Oro har, Ekiteari buruz hitz egiten dugunean, iruditzen zaigu teknologiaz, negozioez, marketinaz eta finantzez asko jakitea dela. Oso urrun gaude, ordea... Timmons-en arabera (2000), ekintzailea zerbait sortzeko eta eraikitzeko trebetasuna duen hura da, ia hutsetik abiatuta. Horrek esan nahi du hasi, egin, lortu eta eraikitzea. Gainerakoek kaosa, kontraesanak eta nahasmena ikusten duten tokian, aukerak identifikatzeko trebetasuna da. Horretarako, ezaugarri jakin batzuk behar dira, eta horietan treba gaitezke. Modu ekintzaileagoan jokatzeko trebatu eta entrenatu gaitezke. Guztiok egin dezakegu hori gainera, salbuespenik gabe.
CREACTION! Deustuko Unibertsitateko iNNoVaNDiS taldeak proposatutako online trebakuntza programa da, portaera ekintzailean trebatzen hasteko. 18 urtetik gorako taldeei eskaintzen diegu (ikasleak izan ala lanean ari diren profesionalak izan, beren gaitasun ekintzailea hobetzeko), baita eskola garaiko ikasleei ere, irakasle baten gidaritzapean.
Proposamena BIDAIA bat da, zehazki. Bost lurraldetako bidaia da. Parte hartzaileek mundu berriak aurkitu ahal izango dituzte, eta beren burua aurkitu eta hobeto ezagutu. Beren gaitasun ekintzaileak aurkitzeko bidaia da. REFLEXIA, INSPIRIA, INNOVANIA, OPORTUNIA eta FUTURICAra bidaia proposatzen dizugu.
Bidaia banaka egingo da, pertsona batek gonbidatuta. Pertsona horri GONBIDATZAILEA deituko diogu. Gerta liteke pertsona horrek aldi berean pertsona bat baino gehiago gonbidatzea (Unibertsitateko talde bat edo erakunde bateko lan talde bat, esate baterako). GONBIDATZAILEAk bidaiara gonbidatu ostean, pertsona bakoitzak erabakiko du bidaia egin ala ez. Bidaia egitea erabakiz gero, BIDAIARIA bihurtuko da. Eta, azkenik, bost lurraldeetako bisitetan, GIDARI bat izango da, lurralde horretan hainbat jarduera (CREACTION deitutakoak) proposatuko dituena.
Bidaiak pertsona aldatzen duen eta zein neurritan jakiteko, BIDAIARIAK argazkia aterako du bidaiaren hasieran eta bukaeran. Horrela jakin ahal izango du autoestimua, arriskuak bere egiteko gaitasuna, hautemandako barne kontrola, berritzeko gaitasuna eta lorpenerako orientazioa hobetu diren ala ez, egindako bidaiari esker.
Eta bidaia orotan bezala, bidaiaz gozatzea eta ahalik eta etekinik handiena ateratzea bidaiaren araberakoa da, funtsean.
Proposatzen dugun bidaia iNNoVaNDiS taldeak ekintzailetzaren esparruan, 2005az geroztik, egindako ikerketetan, esperimentazio pedagogikoan eta ekintzetan oinarritzen da.
Ibáñez, A.; San Sebastián,P.; Fernández,I.; Marigil,O. & Iglesias,A. (2013) “La emoción de emprender desde la Universidad: La Universidad como vivero de personas emprendedoras". SBN eBook en PDF: 978-84-686-5022-7 y ISBN Acabado en rústica: 978-84-686-5021-0
Ibáñez,A. (2002): “Actitudes Emprendedoras de los Estudiantes Universitarios: Medición y Propuestas de Actuación”. Ediciones Mensajero, Bilbao. ISBN: 84-271-2489-9
Ibáñez, A.; San Sebastián,P.; Fernández,I.; Marigil,O. & Iglesias,A. (2011): “Are there gender differences in students’ entrepreneurial profile?” en Nandram,S. & Poppen,H. eds. Entrepreneurship Special on Training and Education, Arhem, HAN Press, pp. 155-166
Ibáñez,A. (2008): “iNNoVaNDiS: developing innovation & entrepreneurship” en Ingle,S. & Neuvonen-Rauhala,M.L. eds. Promoting Entrepreneurship by Universities.The Proceedings of the 2nd International FINPIN 2008 Conference, Hämeenlinna, The publication series of Lahti University of Applied Sciences, pp. 223-228
Ibáñez,A.; San Sebastián,P.; Marigil,O.; Fernández,I. & Iglesias,A. (2010): “When You Train Enterprising Entrepreneurial Attitudes Increase” in Neuvonen-Rauhala,M.L. eds. Innovation and Entrepreneurship in Universites.The Proceedings of the 3rd International FINPIN 2010 Conference, Joensuu, The publication series of Lahti University of Applied Sciences, pp. 102-109
Ibáñez (2013): “How Orientation, Supervision & Coaching Can Help in Entrepreneurial Education” en Gil,E. eds. Emprendimiento Social y Educativo: Nuevos Tiempos, Nuevos Retos, Madrid, Asociación Científica de Economía y Dirección de la Empresa (ACEDE), pp. 166-180