Ibilbidea

Edozein bidaia gidatutan bezala, CREACTION!ek ere ibilbideak proposatzen dizkie bidaian parte hartuko dutenei.

GONBIDATZAILEAK BIDAIARI talde bat bidaia egitera gonbidatzen du. Hasera eta amaiera data bat proposatzen die, baita azken lurraldean (FUTURICAn) egin beharreko lanaren inguruan gai bat proposatu ere.

GONBIDATZAILEAK BIDAIARIEN talde bat gonbidatuko du bidaiara, hasera eta amaiera data bat proposatuko die, baita lan arlo bat ere bisitatuko den azken lekuan (FUTURICAn) iharduteko.

BIDAIARIAk, hasteko, bere ezaugarri ekintzaileei buruzko argazkia aterako du -Abiapuntuko Argazkia-. Horretarako, Ibañezen (2001) “Actitudes Emprendedoras de los Estudiantes Universitarios de la CAPV: Medición y Propuestas de Actuación" doktore tesian oinarritu gara, baita aurreragoko eguneratzeetan ere, esate baterako, Ibañez et alen (2001) “Are there gender differences in students’ entrepreneurial profile?”.

Hortik aurrera, BIDAIARIAk bost lurraldetan zeharreko bidaia egingo du. Lurralde bakoitzean hainbat jarduera proposatuko zaizkio, CREACTION izenekoak, bere gaitasun ekintzailean trebatzeko.

Bost lurralde hauek bisitatuko dituzte:

REFLEXIA: nork bere gaitasunak, balioak, ikasteko moduak, interesak eta ametsak aurkitzeko lurraldea. Nola ikusten du gutako bakoitzak bere burua? Nola ikusten gaituzte besteek? Bi galdera horien inguruko gogoeta egitea proposatzen zaigu, eta, batez ere, nahi dugun tokira iristeko urratsak zehaztea.

INSPIRIA: Norberaren sormena entrenatzen hasteko lurraldea.

INNOVANIA:berrikuntzaren oinarriak eta horrek esan nahi duena ulertzen hasteko lurraldea, nork bere irizpidea eraikitzeko eta berrikuntza dagoen tokian identifikatzera iristeko.

OPORTUNIA: behaketa aktiboa lantzen eta hobetzeko eta berritzeko aukerak identifikatzen ikasteko lurraldea.

FUTURICA: jarduteko eta ingurunea aldatzeko proiektu bat aurrera eramateko lurraldea, Design for Change proiektu globalaren metodologiari jarraituz.

Bost lurraldeetako bidaia amaituta, BIDAIARIAk berriro aterako du argazkia, eta ikusi ahal izango du zein neurritan aldatu eta hobetu den bere profil ekintzailea -Helmugako Argazkia-.

Bidaiaren amaieran, hainbat material eskaintzen dira beren gaitasun ekintzailea hobetzen trebatzen jarraitu nahi dutenentzat. Alegia, beren kasa bidaiatzen jarraitu nahi duten bidaiarientzat.

Web gune honek berezko cookieak eta beste batzuenak erabiltzen ditu zure nabigazioa hobetzeko, zure lehentasunetara moldatzeko eta analisi lanak aurrera eramateko. Nabigatzen jarraitzerakoan gure Cookie Politika onartzen ari zara.