Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak (IGZMEL) xedatutakoa betetzeko, www.creaction.es (aurrerantzean “Creaction”) web gunearen titularra den entitatearen identifikazio-datuak honakoak direla jakinarazten dizugu:
FUNDACIÓN LOYOLANET FUNDAZIOA
IFZ G75136119
Mundaiz 50 (Deustuko Unibertsitatea), 20012 Donostia - San Sebastián
Erabilpen baldintza hauek Creaction plataforman sartu eta erabiltzeko arauak finkatzen dituzte, Erabiltzaileen eskura eta plataformaren, Gidarien, Erabiltzaileen zein beste edonoren aldetik emandako eduki eta zerbitzuak barne.
Creactionek, nagusiki, online trebakuntza zerbitzu bat eskaintzen du Deustuko Unibertsitateko iNNoVaNDiS taldearen proposamen modura. 18 urtetik gorakoei (ekiteko gaitasunak hobetu nahi dituzten ikasleak nahiz lan arloan dauden profesionalak) edo beren irakaslearen ardurapean dabiltzan ikasle gazteagoeei dago zuzendua zerbitzua.
Baldintza hauek Web gunearen erabilera arautzea dute helburu. Beraz, erabiltzailea Web gunean sartu eta hori erabiltzeko, Lehe-Ohar honen baldintzak bete behar ditu. Baldintza hauek aldian aldian eguneratuak izan daitezke, aurretik erabiltzaileei jakinarazi eta gero. Erabiltzaileak baldintza hauek onartu nahiko ez balitu, Creactionen sartzeari eta/edo edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzeari uko egin beharko lioke.
Creactionek bere gain gordetzen du edozein arrazoi dela medio plataformaren zerbitzu eta/edo edukiak hobetu, aldatu eta ezabatzeko gaitasuna eta eskubidea.
Erabiltzeak hitz ematen du Web gunea, edukiak eta zerbitzuak erabiliko dituela Legearekin, ohitura onekin, gogo onaren eskakizunekin, Lege-Ohar honekin eta Web gune honetan sartutako gainerako baldintza aplikagarriekin bat etorrita.
Erabiltzaileak bere borondatez eta espresuki onartzen du bere erantzukizuna Web gunean sartu eta hau erabiltzeko. Horrez gain, debekatuta dago eta, horrenbestez, ondorioak erabiltzaileak jasango ditu, Web gunera sartzea eta erabiltzea legez kanpoko edo baimendu gabeko helburuekin, xede ekonomikoa izan zein ez.
Creactionek ezin izango du inolako erantzukizunik bere gain hartu Web guneak helburu duen esparrutik kanpo erabiltzaileek egiten duten erabileragatik, ezta erabiltzaileen igurikimen, behar, jarduera edo emaitza konkretuak asetzeko, erabilera, egokitzapen edo Web gunearen edota beren zerbitzuen edo edukien faltek ekar lezaketen ondorioengatik ere. Era berean, Creactionek ez du Web gunea erabiliz jasotako iritzi, gomendio edo ikasketen aplikazio praktikoaren emaitzengatik inolako erantzukizunik bere gain hartuko, azken ardura, betiere, erabiltzailearena izango baita.
Era berean, edozein pertsona zein erabiltzailek eskubideren bat urratua izan dela usteko balu, plataformaren arduradunei jakinarazi ahal diezaieke ondorengo helbidean: info@creaction.es
Erabiltzaile izenaren eta pasahitzaren erabilpen eta bermea. Erabiltzaileak erabiltzaile izenaren eta pasahitzaren erabilpen zentzuzkoa eta isilpekotasuna gordetzeko konpromezua hartzen du. Erabiltzailearen ardura esklusiboa izango da hauen isilpekotasunaren mantentzea, bere gain hartuz betebehar honen hausteak ekar ditzakeen kalte, gastu edota edozein motatako egoerak.
Sarbide, zerbitzu eta edukien baliogabetzea. Creactionek, bere iritzi soila jarraituz, baldintza hauek betetzen ez dituzten Erabiltzaileen zerbitzuak eta jasotzen dituzten edukiak galerazi, bertan behera utzi, sarbidea moztu edota blokeatzeko eskubidea izango du, Erabiltzailearen kontuarekin erlazionatua dagoen informazio eta fitxategi guztiak deuseztuz eta haietarako sarbidea galeraziz. Creactionek ez du zerbitzura sarbidea galerazteagatiko inongo ardurarik bere gain hartuko. Creactionek bere gain gordetzen du Erabiltzaile batzuren sarbidea osorik edo hein batean murrizteko gaitasuna, baita nolabaiteko edukiak baliogabetu, ezabatu edo oztopatzekoa ere, gordetako/zabaldutako informazioa edo jarduera legez kontrakoa edo hirugarren baten eskubideak eta/edo ondasunak urratzen dituena delakoaren jakinaren gainean egongo balitz.
Lege Oharrean edota web gunearen araudian espreski adierazitako kasuez gain, Creaction ez da web orriaren edukien zehaztasun, osotasun, eguneratze falta edota akats edo omisioen erantzule egiten.
Era berean, web gune honetako estekek erabiltzailea besteren batek kudeaturiko beste web gune batzuetara bidera dezakete, Creactionen kontrol esparrutik kanpo gelditzen direnak. Creactionek ez du erantzukizunik beste web gune horien eduki edo egoeraren gain, ezta haien ziurtasun edo helburuengatik ere. Hauetara sarbidea eskaintzeak ez du esan nahi Creactionek hango edukia gomendatu edo baimentzen duenik ere. Kasu hauetan Creactionek uztailaren 11ko Informazio Gizartearen eta Komertzio Elektronikoaren (LSSI) 32/2002 Legearen 17. artikuluarekin bat zerbitzu eskaintzaile bezala jokatzen du, eta eskainitako zerbitzu eta edukien erantzule soilik legez kanpo egotearen ezagutza argia izan eta garaiz esteka baliogabetu ez badu izango da.
Creactionek ez du web gunearen funtzionamenduaren jarraipena edo huts gabetasuna bermatzen eta, ondorioz, egungo legediak eskaintzen duen zabalera handienarekin, jarraipen edo erabilgarritasun faltagatik edonolako jatorriko kalteen aurrean erantzukizuna ekiditen du, baita beste web guneetarako sarbidean izandako akatsengatik ere.
Egindako komunikazio eta jakinarazpen guztiak efektu guztietara eraginkorrak bezala hartuak izango dira Erabiltzaileak emandako e-posta helbidera bidaliak izan direnean. Erabiltzailea da datu pertsonaletan zein e-posta helbidean egondako aldaketak Creactioni jakinarazteko erantzulea. Erabiltzaileak datu hauek berak eskainitakoak eta guztiz egiazkoak direla berariaz onartzen du.
Web gune honetako eduki guztiak, eta hauen artean (eta izaera mugatzailerik gabe) testuak, irudiak, grafikoak, hauen diseinu eta eduki hauei egokitu dakizkiekeen jabego intelektualagatiko eskubideak, baita marka, izen komertzial edota beste inolako zeinu bereizgarri, Creactionen edo legezko jabeen jabego dira, hauen gaineko eskubide guztiak erreserbatuak gelditzen direlarik. Creaction ez da erabiltzaileen erabileragatik sortu litezkeen kalteen edo hauen aldetik egindako edonolako legedien hausturagatik erantzule egingo.
Era berean, erabiltzaileak, eskainitako edukien gaineko eskubide guztiak gordeko ditu, Creactioni mundu mailakoa, ez esklusiboa eta publikoki erreproduzitu eta hedatzera, informazioa gehitzera eta web gunearen behar teknikoak direla eta eraldatzera mugatzen den lizentzia ematen diolarik. Lizentzia hau bukatutzat emana izango da erabiltzaileak harpidetza utzi edo edukiak ezabatzen dituenean.
Creaction datuen babesari buruzko espainiar legeriaren menpe dago datu pertsonalen bilketa eta prozesamenduari dagokionean (abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa -LOPD- eta Abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren garapenerako Araudia onartzen duena -RLOPD- ).
Helburu honi jarraiki, Creactionek pribatutasun politika garatu du, eta bertan erabiltzaileari datu pertsonalei ematen zaien tratamendua eta honen helburua zein datu hauen gaindiko sarrera, zuzentze, ezeztapen eta oposizio eskubideak azaltzen zaizkio.
Zerbitzu eskaintzak, printzipioz, iraupen mugagabea du. Creactionek, hala eta guztiz ere, eskumena du zerbitzuaren eskaintza bukatutzat eman edo eteteko. Hau posible denean, Creactionek aurrez zerbitzuren amaiera edo eteteari buruzko jakinarazpena egingo du.
Egungo baldintza hauek alor guztietan espainiako legediari jarraiki ulertuak eta aplikatuak izango dira.
Erabiltzaileak, berariaz egokituko litzaiokeen beste edozein aukerari uko eginez, legeak kontrakoa ez dioen bitartean izan ezik, Donostia - San Sebastianeko (Espainia) epaitegiei men egitea onartzen du Legezko Ohar honen interpretazio, aplikazio eta betetzearen inguruan sortu litezkeen edonolako eztabaiden aurrean, baita web gune honen erabilpena dela eta sortu litekeen edozein erreklamazioren aurrean ere.