Gidariak

Creaction! bidaian zehar, leku bakoitzean, gidari lanak egiten dituen pertsona bat izango da. Bere ardura bertan jarraituko den ibilbidea eta helburuak aurkeztea izango da.

Aurkeztu egingo dizkizuegu:

REFLEXIAko gidaria: Asun Ibáñez

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea Deustuko Unibertsitatean (2001). Deusto Business Schooleko irakasle titularra naiz, eta, 2010az geroztik, Berrikuntzako eta Ekintzailetzako Espezializazioko Titulu Propioaren arduraduna. 1994an irakaskuntzan hasi nintzenetik, enpresen sorreraren eta estrategiaren arloko irakasgaietan aritu naiz. Irakaskuntza lan horrekin batera, enpresa sorrerako proiektuen tutore eta jarrera ekintzaileen eta ekintzailetzako prestakuntzaren arloko doktore tesien zuzendari ere banaiz.

Gainera, pertsonak izugarri gustatzen zaizkidanez, 2011n Orientazio, Gainbegiratze eta Coaching-eko espezializazioa egin nuen. Horrek aukera eman zidan norberaren ezagutzaren eta pertsonei lagun egitearen mundura hurbiltzeko. Horregatik guztiagatik, CREACTION! bidaia honetan, REFLEXIAko gidaria naiz.

INSPIRIAko gidaria: Isabel Fernández

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean, 1994an. Orduz geroztik, nazioarteko eta estrategiako aholkularitzako hainbat enpresatan aritu naiz. Antolaketa aldaketak eta pertsonengan oinarritutako erakundeak izugarri gustatu izan zaizkit beti, eta esperientziak erakutsi dit ezin direla erakundeak aldatu pertsonak aldatzen ez badira. Horregatik, 2005az geroztik, Deustuko Unibertsitatean egiten dut lan, gogotsu, iNNoVaNDiS taldean. Unibertsitateko gazteei beren gaitasun ekintzaileak garatzen laguntzen diet. iNNoVaNDiS taldearen barruan, sormena eta pertsonen arteko harremanak sustatzea dira nire egiteko nagusiak. Horregatik, CREACTION! bidaia honetan, INSPIRIAko gidaria naiz.

INNOVANIAko gidaria: Oier Marigil

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna eta Marketinean aditua, Deustuko Unibertsitatean. Ikasketak osatu nituen Sønderborg-eko Syddansk Universiteten (Danimarkan). iNNoVaNDiSeko programa egiteko beka jaso zuen ikasleen lehenengo belaunaldikoa naiz. Lanbide ibilbidea berrikuntzaren eta merkaturatzearen arloetan hasi ondoren, unibertsitatean irakaskuntzan eta ekintzan oinarritutako ikerketan aritu naiz, baita lanbideko beste proiektu batzuetan ere. Lanbideko nire kezka nagusiak teknologiak, pertsonek eta kudeaketak topo egiten duten gune horretan daude.

Horregatik, CREACTION! bidaia honetan INNOVANIAko gidaria izango naiz, berrikuntza lantzeko.

OPORTUNIAko gidaria: Paul San Sebastián

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean, 1994an, eta Nafarroako Unibertsitateko IESEko masterra, 1998an. Ikasketak amaituta, neure kontura eta besteren kontura aritu naiz. 2000an nire lehenengo enpresa sortu nuen Interneten. 2004az geroztik, Deustuko Unibertsitatean aritzen naiz irakaskuntzan, eta, horretaz gainera, neure proiektuak abian jarri ditut, mundu digitalean. Izan ere, beti izan naiz oso mugitua, hobetzeko eta proiektu berrietarako aukerak ikustea gustatzen zait.

iNNoVaNDiSen, 360º-ko berrikuntza lantegiaren arduraduna naiz, eta iNNoVaNDiSeko ikasleen proiektuak koordinatzeko arduraduna eta tutorea. Gainera, Loyolanet Innova proiektua koordinatzen dut, ikastetxeetako irakasleak modu pedagogiko berrietarako prestatzera bideratua.

Horregatik, CREACTION! bidaia honetan OPORTUNIAko gidaria izango naiz, behaketa aktiboa lantzen ikasteko eta hobetzeko eta berritzeko aukerak identifikatzeko lurraldea.

FUTURICAko gidaria: Regina Arizeta

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean, 1995ean. Nazioarteko industria enpresetan lan egin dut, merkataritza eta kalitate alorrean. 2010ean, TEDeko hitzaldi batean, Design for Change proiektua ezagutu nuen, beti interesatu izan baitzait haurrek, txiki-txikitatik, autonomia eta beren buruarekiko konfiantza handiagoa izatea lortzeko lan egitea. Orduz geroztik, Donostiako Jesuiten ikastetxeko administratzaile ardurarekin batera, Design for Change proiektua ikastetxean bertan eta Jesusen Lagundiko Espainiako beste ikastetxeetan ezartzen lan egiten dut, Loyolanet Innova proiektuaren baitan. Horregatik, CREACTION! bidaia honetan, FUTURICAko gidaria naiz. Lurralde horretan, pertsonek gure ingurune hurbileko aldaketa proiektu bat egingo dute, beren buruarekiko konfiantza eta autonomia areagotzeko.

Web gune honek berezko cookieak eta beste batzuenak erabiltzen ditu zure nabigazioa hobetzeko, zure lehentasunetara moldatzeko eta analisi lanak aurrera eramateko. Nabigatzen jarraitzerakoan gure Cookie Politika onartzen ari zara.