Gonbidatzaileak

Gonbidatzailea bidaiari bat edo bidaiari talde bat Creactionen barrena bidaia egitera gonbidatzen duena da. Orokorrean, pertsona honek eta bidaiarek erakunde berdinean dihardute, eta nahi eta nahi ez ezaugarri bat betetzen du: aldez aurretik Creactionen zehar bidaia osoa egindakoa behar du izan.

Bere betebeharra bidaiari taldea dinamizatzea da, bere aurreko esperientzian oinarritua. Hala, bidaiariek izan ditzaketen zalantzak argitu ahal izango ditu, eta Creactiondik atera dezaketen etekina ahal bezain zabala izan dadin interesa piztu.

Bidaia bere osotasunean osatu eta ziurtagiria jasotzen duen pertsona orok aukera izango du, hala eskatuta, Gonbidatzaile bihurtu eta beste pertsona batzuentzako bidaiak antolatzeko.

Bidaiari talde baten Gonbidatzaile izan nahi duzu? Horretarako lehen urratsa zerorrek bidaia osatzea da! Hileroko maiztasunarekin, Creaction! taldeak gidatutako bidaia irtengo da. Parte hartu nahiko bazenu, ondorengo estekako galdetegia osatzea besterik ez duzu.

Web gune honek berezko cookieak eta beste batzuenak erabiltzen ditu zure nabigazioa hobetzeko, zure lehentasunetara moldatzeko eta analisi lanak aurrera eramateko. Nabigatzen jarraitzerakoan gure Cookie Politika onartzen ari zara.